Aizkorriko Lagunen Eguna ospatuko dute igandean Zegaman
Zegamako Amezti mendi elkartekoak Lapurdiko tontor garaienera igo ziren atzo: Artzamendira (926 metro). Igande, berriz, Aizkorriko Lagunen Eguna ospatuko dute. Ibilaldia egiteko bi aukera daude: batzuk 06:30ean irtengo dira Zegamoa plazatik eta besteak 07:30ean Aldaolatik. Guztiak 9:30ean Aizkorriko tontorrean elkartu eta cavarekin topa egingo dute. Ondoren, eguerdian plazan, Eusko Labeldun hegaluzea dastatzeko aukera izango da.