Olaberriko igerileku publiko berria bihar irekiko dute, Ihurren
Olaberriko Udalak Ihurre au-zoan berregokitu dituen igerileku publikoak bihar goizean zabalduko dituzte. Arcelor Mittal enpresaren jabetzakoak izana, 2015aren hondarrean auzoa nahiz hango azpiegiturak herri jabetzara igaro zirenez, erabilera publikoa i...
Olaberriko Udalak Ihurre auzoan berregokitu dituen igerileku publikoak bihar goizean zabalduko dituzte. Arcelor Mittal enpresaren jabetzakoak izana, 2015aren hondarrean auzoa nahiz hango azpiegiturak herri jabetzara igaro zirenez, erabilera publikoa izango du aurrerantzean igerilekuak ere.
Azken hilabeteotan berritu egin dute bainua hartzeko gunea, baita inguruko belardia ere. Sasoi Eraikuntzak enpresak egin ditu lanak, martxoko hitzarmenaren arabera, 274.555 euroan.
Garai bateko bi putzuak mantendu dituzte: bat haur txikiek erabiltzeko, eta, hesi batekin banatuta, helduen igerilekua bestea. Hustu, iragazgaiztu eta atzera estaldura berria jarri diote.
Irekiera, bihar 11:00etan
Inaugurazio ekitaldia bihar 11:00etan egingo dute. Ondoren, uztailean eta abuztuan irekita egongo da jendearentzat. Erabat baieztatu gabe baldin badago ere, baliteke iraileko lehenengo hamabostaldian ere irekitzea.
Asteko egun guztietan egongo da irekita, 11:30etik 19:30era. Denboraldiko bonua atera liteke, Olaberriko udaletxean. Helduaren banakako bonuak 42 euro balio du, eta haurrarenak (3-14 urte arte), 25 euro. Familia osoaren bonuak, berriz, 73 euro balio du, denboraldi osorako.













