Arcelor Mittal utzi nahi duten langileek 10 egun dituzte enpresari jakinarazteko
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak kontsulta epeko azken bilera egin dute gaur. Arcelor Mittal enpresa utzi eta indemnizazioa jaso nahi duten langileek 10 egun dituzte (hilaren 15a arte) enpresari
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak kontsulta epeko azken bilera egin dute gaur. Arcelor Mittal enpresa utzi eta indemnizazioa jaso nahi duten langileek 10 egun dituzte (hilaren 15a arte) enpresari bere erabakiaren berri emateko. 45 lan egun kobratuko dituzte enpresan lan egindako urte bakoitzagatik. Bestalde, langile batzordeak eta enpresak 21 lagun aurrejubilatzea adostu dute. 1959 baino lehenago jaiotako guztiak, alegia. Astelehenean berriro elkartuko dira aurrejubilazioen akordioa eta kontsulta epearen amaiera sinatzeko. Aurrejubilazioei dagokienez, akordioa beharrezkoa da instituzioei diru-laguntza eskatu ahal izateko.