Erika eta Ezekiel Vazquez.
Igartza Igeriketa taldeko hiru igerilariek Euskadiko txapelketetan marka onak lortu dituzte denboraldiko azkeneko proban.
- Agustina Vazquezek, helduen mailan, bizkar estiloko 50 metroan 33:98 denbora lortu zuen.
- Erika Vazquezek, alebinetan, 100 metro estiloetan 1:20:52ko denbora egin zuen; 200 metro estiloetan bere marka pertsonala 3 segundoan hobetu zuen 2:54:78ko denbora eginez; eta 100 metro bizkar estiloan ere ona denbora egin zuen, 1:18:15.
- Ezekiel Vazquezek, azkenik, alebinetan, bular estiloan, 200 metroan, 3 segundoan hobetu zuen (2:51:13) bere marka pertsonala, laugarren postua lortuz; 100 metroan ere 2 segundoan hobetu zuen (1:20:35) orain arteko denbora. igartza igeriketa taldea