Ormaiztegiko lore eta balkoirik dotoreenak saritu dituzte
Herriko lore eta balkoi ederrenak saritzen dituen Ormaiztegi Lorez lehiaketak sariak banatu dituzte. Lau sari banatu dituzte, hiru herriko balkoi dotoreenentzat eta bat baserrien artean. Irudian, Eneko Maiz, Joseba Azpiazu, Rosa Mari Urkia eta Joxe Zufiaurre sarituak, Altzibar dendako eta udaleko ordezkariekin.
Ekainean aritu ziren epaimahaiko kideak herriko balkoi eta baserrietako lorategiak ikuskatzen, eta atzo egin zuten sari banaketa, Ormaiztegi udaletxean. Sarituek diploma, Altzibar lorazaintzako bonu oparia eta eskuko pala bana jaso dituzte opari.