Beasaingo Loinazko San Martin plaza eta Kale Nagusia ikuslez beteta zirela abiatu dira 18:00etan Ehunmilak ultra-traileko korrikalariak. 355 mendi-lasterkarik 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte. Orain Usurbera bidean dira, Mandubia aldera joko dute gero, eta Izazpi gainditu ondoren, Urretxu-Zumarragan dute lehen anoa-gunea.
Imanol Aleson azkoitiarra –hirutan irabazia– eta Javi Dominguez gasteiztarra –bitan irabazle– dira gizonezkoetan proba irabazteko hautagai nagusiak, eta Silvia Trigueros emakumezkoetan, iazko Goierriko Bi Handiak probaren irabazlea.
Goierriko Bi Handiak, gauean
Gaur gauean abiatuko da toki beretik Goierriko Bi Handiak lasterketa, 23:00etan. 500 korrikalarik parte hartuko dute –gehienezko kopurua–, eta 88 kilometro eta 6.500 metroko desnibela dute aurretik. Iokin Garai oñatiarra eta Pedro Martinez zumaiarra, eta Aitziber Osinalde legazpiarra eta Elena Calvillo beasaindarra dira irabazteko hautagai nagusiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.