Datorren astean urez beteko dute. Legazpiko goiko auzoetan uraren presioarekin dituzten arazoak konponduko ditu ur biltegi berriak.
Jose Saizar (Gipuzkoako Urak-eko esplotazio zuzendaria), Erik Galvez (zinegotzia) eta Iñigo Elosegi (Gipuzkoako Urak-eko gerentea). / Argazkia: Maialen Igartua
Legazpiko goiko auzoetan arazoak dituzte gaur egun uraren presioarekin, baxuegia delako. Arazo horri aurre egiteko, ur biltegi berria eraiki dute Urtatzan. Dagoeneko amaituta daude lanak, eta datorren astean urez beteko dute.
Biltegi berriak
1.000 ur litro kubiko biltzeko ahalmena du, eta 500 litro kubikoko bi biltegitan banatuta dago. Barrendiolako urtegitik jasoko du ura. Legazpiarren herenari emango dio zerbitzua.
621.111 euroko kostua izan du (BEZ-a gabe). %35a Gipuzkoako Urak ordaindu du, eta gainontzekoa promotorek.
Oraindik ez dute martxan jarriko
Oraindik ez dute erabaki noiz jarriko duten martxan. Izan ere, etxe askotan presioaren igoera eragingo du, eta bizilagunak etxean izatea komeni da, presioa erregulatzeko. Uda garaian jende asko oporretara joaten dela kontuan izanik,
ziurrenera irailean jarriko dute martxan.