Ehunmilak probetako korrikalariak Pasta Party-an indarrak hartzen
Beasainen korrika giroa da nagusia atzoz geroztik. Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasketerketetako dortsalak korrikalari askok hartu dituzte dagoeneko, eta gaur eguerdian, Igartzako jauregian ari dira korrikalariak elkartzen. Pasta Party-rako aurten gainera, jauregiaren atzeko aldean karpa jarri dute.
12:30etatik 16:00etara bitartean dago irekita, eta 14:00etarako 200 bazkari emanda zituzten antolatzaileek.
Pasta, arroza, fruta eta ijitu besoa dute menuan korrikalariek.