Eneko Aizpurua: «Euskal Herrian kokatuta nobela beltza egin litekeela frogatu dugu»
Hirugarren liburua atera du Eneko Aizpurua idazleak (Lazkao, 1976), ‘Lehertu da festa’. Donostia 2016ren giroan, tirabirak eta trama beltzak ikertuko ditu Egileor pertsonaiak.
Aurreko bi eleberrien ildotik, nobela beltzaren generoan dator ‘Lehertu da festa’ ere.
Bai. Hasi nintzenean, Errauts argitaratutakoan, jada banuen asmoan Mikel Egileorren pertsonaiarekin sail bat egiteko. Nahiko gustura nago, nobela beltzak inguruko errealitatearen berri emateko aukera duelako.
Pertsonaia bera da protagonista, baina aldaketa egin diozu.
Bilakaera bat eman du. Mikel Egileor, Errauts-en kazetari ari zen lanean, egunkari batean. Bere ikerketengatik kaleratu zuten. Herensuge gorriaren urtea-n freelance hasi zen. Orain berritasun bat dago: kazetaritza utzi eta bete-betean ikertzaile ari da.
Trilogia osatu duzu. Jarraitzeko asmoarekin oraindik?
Ez dakit, hori gerora ikusi beharko dugu. Ideiak bueltaka izaten ditut, baina ikusi behar liburu hau nola joaten den. Baina orain arteko bidearekin gustura nago. Nobela beltzean, gainera, pertsonaia berarekin sail bat egiteko tradizioa badago.
Donostia 2016ren bueltan dago girotuta. Zabalkundea handitzeko balioko al du horrek?
Nahi nuke zabalpena izatea, urte honetan bereziki. Nobela honetan gaia erabat desberdina da, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren testuinguruan dago kokatua.
Arrazoiren batengatik?
Bada, niri Europaren ideia interesatzen zait, eta uste dut Europa geroz eta beharrezkoagoa dugula. Baina Kultur Hiriburutzaren urte honetan hainbat kontu aipatu dira, baina iruditzen zait Europaren ideia ez dela herritarrengana iristen. Orduan, kontu horien bueltan idatzi dut.
Kultura eredu baten alde egin izanaren kritika kutsua ere badu, zenbaitetan. Ados?
Bai, badago kritika bat. Zertarako ospatzen da Europako Kultura Hiriburutza? Europaren ideia sartzeko, edo horretarako beharko litzateke. Baina ematen du bai aldekoek, bai kontrakoek, norberak bere intereserako erabiltzen duela ospakizun hau. Europaren ideia, niri interesatzen zaidana, norgehiagoka horretan umezurtz geratzen da.
Lausotuta?
Bai. Gaur egun, hain zuzen, Brexit-arekin, Greziako egoerarekin, etorkinen egoerarekin, Europako Batasuna gainbehera doa. Eta hemen ematen du beste gai batzuek garrantzia gehiago daukatela. Hori salatu dut.
Estilo aldetik, genero beltzean fin mantendu zara: hilketak, trama, ezustekoak… Estimaziorik badu nobela beltzak gaur?
Bai, boladan dago. Nobela beltzaren barruan adar asko daude, baina badago irakurle mota bat asko estimatzen duena inguruko errealitate sozialaren berri ematea. Ez panfleto moduan, trama baten bidez baizik. Tramaren aitzakian, beste kontu batzuk ere agertzeko oso erakargarria izaten da. Ez trama gutxietsiz, baizik biei, tramari eta errealitate sozialari, garrantzia emanez.
Istorioa Donostian kokatua egon arren, Ataun aldean bada gertaera bat. Orain ere keinu egin diozu goierritartasunari.
Aurreko nobeletan saiatu nintzen Goierriko errealitatearen berri ematen. Kasu honetan ere bai. Fikzio moduan, aipatzen dut Jentilbaratzan antolatu dutela euskal mitologiarekin lotutako jarduera bat, Hiriburutzaren kontuarekin. Ironia moduko bat dago hor; askotan, mitologiari eta historiako kontuei behar baino pisu gehiago ematearen ironia. Euskaldunen artean, ez ote diren gehiegi aipatzen.
Gehiegi?
Esan nahi dut, turistak erakartzeko kanpaina bat antolatzen da, eta kito. Eskaldunena Europako kultura zaharrena dela, mitologia hor agertzen da. Horri garrantzia kendu gabe, beste kontu batzuk aipatu nahi nituen.
Mitologia banalizatua dago?
Azkenean hori da. Kontu hauek banalizatzeko arriskua badagoela adierazi nahi nuen.
Nola gorpuztu duzu eleberria, testuingurua daukana izanda?
Donostia 2016ren prozesua gauzatzeko ibilbidearekin batera hasi nintzen idazten. Izan ziren kontuak ikusita, hori izan zen akuilua nobela hau idazten hasteko. Prozesu horretan guztian gertatu diren kontuak ageri dira.
Errealismotik ere badu orduan.
Bai. Azkenean, nobela beltzaren abantaila hori da, errealismoarekiko gertutasuna. Nobela beltzaren arrakasta, gaur egun, hori da. Beste edozein genero baino gertuago dago errealitatetik eta aldaketetatik.
Euskal Herrian idazteko aitzakiak ez zaizkizu faltako, beraz?
Tirabiren faltarik ez dugu. Alde horretatik, hemen geroz eta nobela beltz gehiago daude. Orain urte batzuk, jende batek esaten zuen ezinezkoa zela hemen kokatutako nobela beltza idaztea. Frogatu dugu ahal dela.