Geronimo Albertario argentinarra, Ampo Ordiziaren azken fitxaketa
Ampo Ordiziak datorren denboraldira begira, lehenengo taldea indartzeko ahaleginean segitzen du eta fitxaketa berria egin du. Frantziako ligako U. S. Dax taldetik datorren Geronimo Albertario argentinarra eta PROD2-an egin du aurreko denboraldia. Valetin Cruz bezala, Europa aldera etorri aurretik Buenos Airesen lurraldeko Pucara klubean jokatzen zuen, URBAko Top14ean, hain zuzen.
Albertario bigarren lerroan arituko da, Ampo Ordiziak Ien Ashcrosft-ekin ez segitzea erabaki ondoren. Albertariok hegoamerikako txapelketan Argentinako selekzioaren kamiseta jantzi du bi aldietan. Jaguarekin eta Pampa XV-ekin ere jokatu izan du.
Albertariok, 28 urte ditu eta aurrelari gisa aritzeko adin hoberenean dago. Bi metroko altuera du eta 115 kiloko pisua. Touch-ean aditua da, baina joko irekian ere oso ondo defenditzen da.