Andrea Garai, Ainhoa Lendinez eta Araitz Irazu Marimurumendiko lehen hiru emakumezkoak
Andrea Garaik irabazi du Marimurumendi mendi lasterketa, Beasaingo helmugara Ainhoa Lendinezekin batera eta denbora berean besarkatuta sartu eta gero. 4:40:30eko denbora egin dute. Lau minutu geroago Araitz Irazu sartu da helmugan, emakumezkoen podiuma osatuz.
Lasterketa oso borrokatua izan da emakumezkoetan. Elkarrekin egin dute ibilbide osoa Lendinezek eta Garaik. Irazu ere gertu izan dute kilometro askoan.