Aritz Egeak irabazi du Marimurumendi, marka berria jarrita
Lasterketaren lehenengo metrotik, Marimurumendi mendi maratoiaren lehenengo postuan izan da Aritz Egea urretxuarra. Helmugara 12:31n iritsi da, 3:31:30 denbora eginez. Iaz Iker Zurutuzak egindako marka 10 minutuan hobetu du.
Helmugara iristean Egea pozik agertu da egindako lasterketarekin, beroaz kexu izan bada ere, bereziki Izazpi aldean. Kizkitzatik behera kalanbreak izan dituela ere esan du.Ondo ezagutzen duen ibilbidea 3 ordutik beherako denboran egitea zuen helburu, baina eguraldiak ez dio utzi.
Egea helmugaratu eta 23 minutu eta 8 segundora sartu da bigarren sailkatua, Eskoriatzan jaio baina Beasainen bizi den Iñaki Uribetxebarria, 3:54:39ko denborarekin. Hirugarren Aleix Bautista kataluniarra izan da, 3:55:07ko denboraz.