Hiru lasterketetan, 974 lasterkari atera dira Beasaingo plazatik; eta 705ek lortu dute helmugara iristea. 266 erretiratu egin dira.
Ehunmilak ultra traileko podiuma: Adur Mendizabal zaldibiarra, Javi Dominguez eta Jon Aizpurua beasaindarra.
Bukatu da Beasainen hiru eguneko korrikaren festa. Beroa izan da protagonista zazpigarren edizioko protagonista eta beroaren eraginez, hanketatik asko sufritu dute korrikalariek.
Ondorioz, korrikalari askok eta askok ezin izan dute beraien helburua lortu. Hiru lasterketetan, 974 lasterkari atera dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik; eta 705 korrikalarik lortu dute helmugara iristea. 266 erretiratu egin dira. Parte-hartzerik handieneko Ehunmilak izan da.
Ohi bezala, gaur 18:00etan egindako sari banaketa ekitaldiak eman dio amaiera aurtengo Ehunmilak edizioari. Sei goierritar korrikalarik lortu dute podiuma:
Marimurumendi:
250 korrikalarik izena eman zuten, baina 206 atera dira. Horietatik 25 neskak ziren. 181 korrikalarik bukatu dute lasterketa amaitzea.
- Gizonezkoen podiuma: 1. Aritz Egea. 2. Iñaki Uribe-Etxebarria. 3. Aleix Bautista.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Andrea Garai. 2. Ainhoa Lendinez. 3. Araitz Irazu.
Goierriko Bi Handiak:
500 korrikalarik izena emana zuten 88 kilometroko proban, baina ostiral gauean, 23:00etan, 437 atera ziren; horietatik 30 neskak. Ehun korrikalari erretiratu egin ziren; 337 korrikalarik lortu zuten helmugara heltzea.
- Gizonezkoen podiuma: 1. Daniel Agirre. 2. Jokin Garai. 3. Mikel Etxeberria.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Leire Martinez. 2. Elena Calvillo. 3. Aitziber Osinalde.
Ehunmilak:
Izena emandako 355 korrikalarietatik 331 abiatu ziren ostiralean 18:00ean Beasaingo plazatik; horietatik 21 neskak. Lasterketa bukatzea lortu dutenak 187 izan dira (9 neska); 141 erretiratu egin ziren.
- Gizonezkoen podiuma: 1. Javi Dominguez. 2. Adur Mendizabal. 3. Jon Aizpurua.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Silvia Trigueros. 2. Severine Duhalde. 3. Agurtzane Argiarro.
- Taldekako podiuma: 1. Cerredo 643 (Castro Urdiales. Alejandro Gomez, Santiago Rozas, Jose Antonio Rodriguez). 2. Mugalariak (Irun. Txemari Sanchez, Josu Andueza, Mikel Leal). 3. Makiluze (Santurtzi. Josu Azkune, Eneko Olmos, Sendoa Escuredo).