Arkeologoen lana ezagutzeko hiru irteera San Adriango kobara
Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek urteak daramatzate San Adriango koban indusketak egiten. Haien lana eta orain arte egindako aurkikuntzak ezagutzeko asmoz, parketxe sareak hiru irteera antolatu ditu datozen egunetarako. Hilaren 23, 25 eta 30ean ...
Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek urteak daramatzate San Adriango koban indusketak egiten. Haien lana eta orain arte egindako aurkikuntzak ezagutzeko asmoz, parketxe sareak hiru irteera antolatu ditu datozen egunetarako. Hilaren 23, 25 eta 30ean izango dira txangoak.
Aizkorri-Aratz parke naturaleko tokirik berezienetako bat da San Adriango koba edo igarobidea. Garai bateko errege bidearen pasaera kontrolatzeko erabiltzen zen, eta ermita ez ezik, gotorlekua ere egon zen bertan. Bertan aurkitu dituzten aztarnak, ordea, askoz lehenagokoak dira; gizakia bertan milaka urtez bizi izan denaren seinale.
Irteera guztiak Aldaolako aparkalekutik abiatuko dira, 10:00etan. Lanean ari diren arkeologoek bertako aurkikuntzen eta igarobidearen historiaren berri emango diete bisitariei. Parte hartzeko, izena aurrez eman behar da, 5 euro ordainduta. Parketxearekin harremanetan jartzeko, 943 80 21 87 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidal daiteke anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.













