Igartzako dantzariek bihar dute arropa jasotzeko hitzordua
Larunbatean Igartzako Dantzarien Kofradiak bere egun handia ospatuko du; hamargarren urteurrena dute gainera aurten. 12:00etan Loinazko San Martin plazatik abiatu eta 12:45ean Igartza Monumentu Multzoan osatuko dute dantza koreografia.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihar, 18:30etik 19:15era, Aurtzakako egoitzan (Oriamendi kalea, 7-behea), arropak jaso beharko dituzte Igartzako dantzariek.
Bestetik, larunbata aurretik, bi entsegu ere egingo dituzte. Lehenengoa, bihar, 19:30ean, Antzizar kiroldegian; eta ostegunean, 19:00etan, Igartzan bertan.
Bazkarirako izena
Ohi bezala, bazkarian elkartuko dira larunbatean Igartzako dantzariak. Bazkaltzeko asmorik ez dutenek antolatzaileei jakinarazi beharko diete; eta gainerakoek, 20 euro sartu beharko dituzte Kutxabankeko kontu zenbaki honetan: ES23 2095-5104-82-1062787923. Nerea Mendizabali dirua eskura emateko aukera ere badago. Bazkalondoren, erromeria izango da.