Arantzazuko auzokoek festa dute larunbatean
SEGURA // Arantzazuko Amaren izena daraman plaza da Eliza ondoko arbolaria, eta azken 50 urteetan bezala, bertako auzotarrek festa egingo dute larunbatean. Bi ekitaldi egingo dituzte: 20:00etan meza egingo dute, auzoan urtean zehar hil direnak gogoa...
SEGURA // Arantzazuko Amaren izena daraman plaza da Eliza ondoko arbolaria, eta azken 50 urteetan bezala, bertako auzotarrek festa egingo dute larunbatean. Bi ekitaldi egingo dituzte: 20:00etan meza egingo dute, auzoan urtean zehar hil direnak gogoan dituztela (aurten bi izan dira); ondoren, afariaren bueltan elkartuko dira auzotarrak, Imaz enean. Bertan eman daiteke izena. 20 bat euroren bueltako otordua egingo dute.