Egoera onean daude Goierriko urtegiak, azken asteetan euririk ez egin arren
Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren webgunean bi taula hauek ikus daitezke, eta bertan adierazten diren datuen arabera, normaltasunaren barruan dago momentuko ur kantitatea. Gipuzkoako beste urtegi batzuk, berriz, alerta edo aurrealerta egoeran daude ur eskasiagatik: Aixola (aurrealerta), Ibaieder (alerta) eta Urkulu (aurrealerta).
Lehorretik eta berotik doa uda. Goierriko zelaiak ere erabat gorrituta ikusten dira, lehortearen eta tenperatura altuen ondorioz. Urari dagokionez, ordea, ez dago kezkatzeko motiborik momentuz. Goierriko bi urtegiak, Barrendiola eta Arriaran, egoera onean daude.