Hasi da giroa berotzen Ordizian
Egun handia dute gaur Ordizian. Euskal Jaietako aparteko azoka ospatzen ari dira, eta eguerditik aurrera, begi guztiak bertan jarrita egongo dira, gazta lehiaketa dela eta. Goizeko bederatzietan, dultzaineroen eta trikitilarien dianaren ondotik, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideek lehiaketan parte hartuko duten gaztak eraman dituzte frontoira, zaldi gurdiarekin. Lehiaketaz gain, ordea, izango da zer ikusi eta zerekin gozatu: barazki eta ganadu lehiaketak eta erakusketak, artisau postuak, gazta, taloak eta sagardoa probatzeko aukera… Horrek guztiak eta uda giroko eguraldiak lagunduta, jendetza espero da gaur Ordiziako kaleetan.
- Euskal jaiak, lehen sektorearen erakusleiho (egitaraua)