Hiru eguneko festa egunak dituzte Igartza-Loinatz auzoan, ostiralean hasita
Loinatz futbol zelai ondoko aparkalekuan jarriko dute festa gunea. Aurten bigantxen ordez entzierro txikiak egingo dituzte gurpildun zezentxoekin. Gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko duAsteburuan Igartza-Loinatz auzoko festek hartuko dute Usurbeko jaiar...
Loinatz futbol zelai ondoko aparkalekuan jarriko dute festa gunea. Aurten bigantxen ordez entzierro txikiak egingo dituzte gurpildun zezentxoekin. Gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du
Asteburuan Igartza-Loinatz auzoko festek hartuko dute Usurbeko jaiaren lekukoa. Bihar, 18:00etan, Loinazko ermitan ohiko meza eta erromeria izango da jaien atarikoa. Ostiralean, 17:00etatik aurrera, Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekua festa gune nagusia bilakatuko da barraken irekierarekin. Hori dela eta, gaur 08:00etatik aurrera, bertan ibilgailurik ez aparkatzeko deia egin dute Udaltzaingotik. Adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte Igarloi elkartekoek, eta Igartzako dantzarien egunak eta Gaztetxearen 12. urteurrenak osatuko du egitaraua. Igartza-Loinazko auzotarrek beasaindarrak gonbidatu nahi dituzte asteburuan auzora gerturatzeko.Bigantxarik ez
Aurreko urteetan jende gehien erakarri duen ekitaldietako bat bigantxen eta ponien saioa izaten zen, baina aurten ez da horrelakorik izango. Horien ordez, gurpildun zezentxoekin bi entzierro egingo dituzte Loinazpe eta Florenzio Axpe artean; larunbatean eta igandean.