Hiru gaztagile goierritar sartu dira Ordiziako gazta lehiaketako finalera
Ordizian gaur 10:00etatik egiten ari dira Ardi Latxaren 43. Gazta Lehiaketa, Beti-Alai pilotalekuan. 53 gaztagilek aurkeztu dituzte gaztak, horietatik zortzi goierritarrak: Ander Barandiaran (Idiazabal), Baztarrika (Gabiria), Arantza Segurola (Legazpi), Pedro Gabiria (Legazpi), Karmele Murua (Segura), Jabier Muñoa (Zerain), Joseba Intsausti (Ordizia) eta Aizpea (Olaberria).
Epaimahaikoak, gazta guztiak dastatu ondoren, pasatu du lehen galbahea, eta 14 finalista aukeratu dituzte. Tartean, hiru goierritar sartu dira: Aizpea (igandean Legazpin Gipuzkoako txapela irabazi zuen), Intsausti eta Murua. Hirurek gazta ketuak eraman dituzte. Finaleko 14 gaztetatik 9 dira ketuak. Orokorrean, 53 lehiakideetatik 18.
Finalistak:
- Joseba Intsausti (Ordizia).
- Mausitxa (Elgoibar)
- Ricardo Remiro (Eulate)
- Audikana anaiak (Iruraiz-Gauna)
- Unai Lekuona (Araia)
- Aizpea (Olaberria)
- Larrabe (Agiñiga)
- Albi (Arruazu)
- Aixtra (Araia)
- Angel Linzoain (Iragi-Esteribar)
- Azkarra (Galarreta)
- Olano (Egino)
- Karmele Murua (Segura)
- Beñat Egaña (Mutriku)