Lau edukiontzi erre dituzte La Salle parean
Asteartean, 03:00ak aldera, Loiolako Iñigo kaleko edukiontziek su hartu zuten. suhiltzaileak bertaratu zirenerako, lau kiskalita zeuden. Berdea bakarrik libratu zen. Gainera, suteak ondoan zeuden bi autotan eta La Salle-Legazpi ikastetxeko horman kalt...

Asteartean, 03:00ak aldera, Loiolako Iñigo kaleko edukiontziek su hartu zuten. suhiltzaileak bertaratu zirenerako, lau kiskalita zeuden. Berdea bakarrik libratu zen. Gainera, suteak ondoan zeuden bi autotan eta La Salle-Legazpi ikastetxeko horman kalteak eragin zituen. Ertzainak sutearen arrazoiak aztertzen ari dira.