Zumarragako Zelai Arizti aretoko ekitaldiak aurkeztu dituzte
Urtea amaitu bitartean Zelai Arizti aretoan egongo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.Zine denboraldiari dagokionez, ohi baino bi aste lehenago hasi da, Ben-Hur eta Gernika pelikulak eman ahal izateko. Asteburu honetan Gernika eta Buscando a Dory emango...
Zine denboraldiari dagokionez, ohi baino bi aste lehenago hasi da, Ben-Hur eta Gernika pelikulak eman ahal izateko. Asteburu honetan Gernika eta Buscando a Dory emango dituzte, irailaren 17ko asteburuan Cuerpo de elite eta 24koan Los hombres libres de Jones eta Zipi y Zape y la isla del capitan. Cuerpo de elite eta Los hombres libres de Jones pelikulen emanaldiak hasi aurretik, Aitor Parra eta Maria Cano herritarrek egindako film laburra emango dute.
Bestalde, azaroaren 18an Menditour egitasmoko filmak emango dituzte eta azaroaren 5ean eta 6ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiko pelikulak. Aretoa kudeatzen duen enpresak antolatutako ekitaldiekin bukatzeko, Eñaut Elorrietak kontzertua emango du martxoan. Kutxa Kulturrekin batera, beste bi musika emanaldi antolatu dira: urriaren 21ean Alos Quartet taldeak joko du eta azaroaren 11n Maria Berasartek.
Zineklubari dagokionez, irailaren 30ean Corazon gigante emango dute, urriaren 14an Siriari buruzko pelikulak, urriaren 28an 45 años, azaroaren 11n El abrazo de la serpiente, azaroaren 25ean Mi hija, mi hermana eta abenduaren 16an Nuestra hermana pequeña.
Bederatzi opera eta ballet emanaldi ere egongo dira. Irailaren 26an Norma emango dute eta urriaren 17an Cosi fan tutte. Hiru antzerki emanaldi egongo dira: urriaren 7an Datorren ur-tean hobeto, azaroaren 4an El pueblo de los Mellado eta abenduaren 2an Koaderno zuria.













