Asteazkenean, Z-Z bizikleta martxa eta 80 urte beteak dituztenen eguna
Urriaren 12an bi ekitaldi egoten dira urtero Urretxu eta Zumarragan, bata agureentzat eta bestea familientzat: 80 urte beteak dituztenen festa eta Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxa. Bizikleta martxari dagokionez, aurten
Urriaren 12an bi ekitaldi egoten dira urtero Urretxu eta Zumarragan, bata agureentzat eta bestea familientzat: 80 urte beteak dituztenen festa eta Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxa.
Bizikleta martxari dagokionez, aurten ere hiru ibilbide egongo dira. Ibilbide luzeak 58 kilometro ditu: parte hartzaileak Lasaoraino joango dira. Ertainak, berriz, 28 kilometro ditu. Txirrindulariak Azkoitira joango dira. Ibilbide laburrak 14 kilometro ditu. Parte hartzaileak Aizpurutxora joango dira.
Izen-ematea zabalik dago jada. Parte hartu nahi dutenek Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan eman behar dute izena. Egunean bertan irteera puntuan eman ahal izango da izena: Areizaga-Kalebarren plazan, 08:30etik 09:30era.
Ibilbide luzeko txirrindulariak 09:00etan abiatuko dira eta ertainekoak eta laburrekoak 10:00etan. Amaieran, hamaiketakoa egongo da guztientzat.
Proba hau Goierri kirol elkartearen BTT taldeak antolatzen du. 2005ean antolatu zen lehenengoz, bizikletaren erabilera suspertzeko, eta pixkanaka-pixkanaka asko hazi da. Urtero ehunka txirrindularik parte hartzen dute.
80 urtetik gorakoen festa
Aterpe elkarteak, berriz, 80 urte beteak dituztenen eguna antolatu du. Ia 100 lagun elkartuko dira. Bazkaria egingo dute eta opari bat emango diete. Bazkalostean dantzaldia egongo da.