Irriargi elkarteak antolatutako edoskitze festa Beasainen
Irriargi elkarteak Edoskitze festa egin du gaur Beasaingo Loinazko San Martin plazan, amagandiko edoskitzea garapen iraunkorrerako gakoa dela aldarrikatzeko helburuarekin. 10:30tan ekin diote festari haur jolasekin. Ondoren hamaiketakoa banatu diete bertaratu direnei. Kontukantoi taldeko ipuin kontalariak ere egon dira eta etxeko txikienen ez ez hain txikien arreta bereganatu dute, Bularrean entzun eta edan saioarekin. Jarraian, bular emate kolektiboa egin dute eta festaren amaieran, argazki lehiaketako irabazleak nortzuk izan diren esan dute; bigarrena saria, Berako Ainhize Irazokirentzat da eta lehenengo saria, Ataungo Elixabet Menendezentzat. Ataundarrarentzat izan da baita ere Goierriko saria.