Kuadrillen eguna ari dira ospatzen agur Zaldibian
Aurrera doaz Zaldibiako Santa Fe jaiak eta gaurkoan, kuadrillen eguna ari dira ospatzen. Goizean, herri kirolak egon dira lehenengo. Ondoren herriko kuadrillak kalejiran atera dira eguna berotzen hasteko, Jun da jo txarangak lagunduta eta 14:30ak aldera herriko plazan bazkaria egin dute. Eguraldiak lagundu du eta jende ugari bildu da, oso giro onean. Bazkal ostean kuadrillen arteko jokoak eta kalejira egingo dute berriz. Iluntzean berriz, Tximeleta taldearekin dantzaldia.
Bihar izango da jaietako azken eguna eta goizean zehar haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte herriko plazan. 12:30tatik aurrera, zortzi eta 16 urte bitarteko Euskal Herriko gaztetxoen sega saio egingo dute. Arratsaldean, Iztueta dantza taldearen saioa lehenengo eta ondoren Bentazaharreko mutiko alaiek kantu kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.