Azaroaren 9ra arte bidal daitezke lanak. Bi kategoria daude: 12 urtetik 17ra, eta 18tik 26ra. Sari banaketa azaroaren 18an izango da. Irabazleek 350 euroko erosketa baleak jasoko dituzte.

Goierri garaian, zazpigarren urtez, Beldur Barik ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu dute. Bideoak, argazkiak,
performance-ak, kamera aurrean irakurritako poesia… aurkez daitezke lehiaketara; ikus-entzunezko formatua izatea da baldintza. Berez, sariketa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteen artean jokatzen da, baina Urola Garaia Udal Mankomunitateak sariketa propioa antolatzen du. Hala, Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko gazteek aurkeztutako lanek aparteko sariak izaten dituzte.
Aurkezten diren lanek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Esaterako, mutilen konpromisoa matxismoaren aurka. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko du epaimahaiak.
Lanak azaroaren 9rako aurkeztu beharko dira. Lanak entregatzeko,
beldurbarik.org webguneko formularioa bete behar da. Parte hartzeko, bi kategoria izango dira: 12-17 urte bitarteko gazteak, eta 18-26 urte bitarte-koak. Goierri garaiko lan onenen sari banaketa Urretxun egingo da, azaroaren 18an.
Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko dituzte. Bi kategorietan, lehenengo saria 350 eurokoa izango da, eta bigarrena 250 eurokoa. Dena den, sariak ez dira dirutan emango, erosketa baletan baizik. Erosketa bale horiek Legazpiko Ilinti edo Urretxu-Zumarragako Bitartean merkatari elkarteetako dendetan gastatu beharrekoak izango dira. Bestalde, parte hartzen duten bideo guztiak ikusgai jarriko dituzte
berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es webgu-nean.
Epaimahaia hezkidetzan aditua den irakasle batek, ikus entzunezkoetan profesionala den aditu feminista batek, Urola Garia Udal Mankomunitateko ordezkari politiko batek eta Urola Garaia Udal Mankomunitateko bi berdintasun teknikariek osatuko dute.
Iaz, Goierri garaiko hamabi taldek parte hartu zuten lehiaketan. Urretxu Zumarraga Ikastolako
Zer da guretzat feminismoa? lanak eta Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi People taldearen
Errausmin bideoak irabazi zuten lehiaketa.