Anton Aubanellen hitzaldiarekin hasiko da Azaroa Zientziaroa
Bosgarren urtez, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren elkarteari esker, Azaroa Zientziaroa izango da aurten ere Beasainen. Lehenengo hitzaldia, Anton Aubanel irakasle kataluniarrak egingo du bihar, Gure egutegiaren historian barrena osterat...
EGITARAU OSOA · Hilak 4. Anton Aubanell irakasle kataluniarraren hitzaldia: Gure egutegiaren historian barrena osteratxo bat. Igartzako jauregian, 19:00etan. · Hilak 11. Igartza Musikarekin elkarlanean, Peñafloridako kondeari buruzko hitzaldia Valen Moñuxen eskutik. Igartzako jauregian, 19:00etan. · Hilak 12. Historiako lehenengo euskal opera: Mozkorra barregarri. Usurbe Antzokian, 19:30ean. · Hilak 18. Pablo Martinez Lageren hitzaldia: Alzheimer gaixotasuna prebenitu. Igartzako jauregian, 19:00etan. · Hilak 25. Ikertzaile eta ekintzaile gazteak: Gorka Sanchez, Alex Gibelalde, Maddi Garmendia eta Ainhoa Cano. Igartzako jauregian, 19:00etan. · Abenduak 2. Pedro Luis Uriartek Euskal Ekonomia Itunaz hitzaldia egingo du, 19:00etan, Igartzako jauregian. · Abenduak 16. Irizar kooperatiba elkartea, etorkizunerantz hitzaldia. Beasainen, Ordizian eta Lazkaon Irizarri buruzko erakusketa jarriko dute.














