Anari, oraingo gazte belaunaldiak ere erakatzen dituen musikaria
Urteak pasatu arren —2017an hogei beteko ditu bakarlari gisa—, musikaren gaztetasuna ez zaio zimeltzen Anariri. Atzo Lazkaoko Gerriko elkartean izan zen, Hitz&Musik zikloko azken solasaldian. Elkarrizketa luzea egin zion Aitor Artzak lehenbizi. Eta kontatu zuen musikan nola hasi zen musikaz askorik jakin gabe, eta zer garrantzitsua den dakizunarekin sortzen hastea, eta selektibitatea gainditzeagatik amaren opari eskaintzan bateria eskatu zuela (“ez sukaldeko bateria”), eta nola hasi zen bateria jotzen. Bukaeran, sei-bat abesti abestu zituen, gitarra lagun.
1997an Anari bakarkako diskoa atera zuen. Hogei urte geroago, gazteak “gero eta gehiago” joaten zaizkie kontzertuetara. Iaz Zure aurrekari penalak diskoa atera zuen, eta datorren astean iritsiko da haren hitzondokoa, lehendabiziko aldiz aurreko diskoaren jarraipen modura ondu duen Epilogo bat. Atzo lan berriko abesti bat aurreratu zuen, Lazkaoko entzuleentzat. Goierriko Hitza-k bihar argitaratuko du, papereko edizioan, Anariri egindako elkarrizketa.