KIROLA // Beasaingo saskibaloi taldeak larunbaterako dei berezia egin diete jarraitzaileei, Arri BKLrentzat partida berezia eta garrantzitsua delako. Bigarren Nazional mailako liderraren, Donostiako Tecnumen aurka jokatuko dute 18:00etan, Antzizar kir...
Beasaingo saskibaloi taldeak larunbaterako dei berezia egin diete jarraitzaileei, Arri BKL-rentzat partida berezia eta garrantzitsua delako. Bigarren Nazional mailako liderraren, Donostiako Tecnumen aurka jokatuko dute 18:00etan, Antzizar kiroldegian. Donostiarrek partida bakarra galdu dute denboraldian, eta Arrikoek bi.
Jon Lekuona entrenatzaileak “partida berezia” dela azaldu du. “Talde hau sailkapeneko lehenengo postuan dago, porrot bakar batekin. Beasaindarrak bi porretekin daudela ikusita, esan beharrik ez dago partiduak duen garrantzia handia dela”. Hori dela eta, “taldea animatzera etortzeko” deia egin diete zaleei eta herritarrei. “Ea joan den maiatzean Final Four ean lortu genuen giro aparta errepikatzea edo, zergatik ez, hobetzea!”