Ostegunean jokatuko da Errenteriko Niessen Kulturgunean, 17:00etan.
Errezilgo Erniarraitz sariko finalean ere parte hartu du aurten Gemma Urteagak (ezkerrean).
Abenduaren 8an Errenterian (Gipuzkoa) jokatuko den Xenpelar Sariko finalean, sei bertsolarietatik erdiak, goierritarrak izango dira: Maialen Akizu urretxuarra, Gemma Urteaga beasaindarra eta Aratz Igartzabal gabiriarra. Gainerako hiruak, Beñat Mujika, Aitor SErvier eta Eli Pagola dira.
Bi kanporaketa jokatu dira finalistak aukeratzeko. Azaroaren 26an jokatutakoa Maialen Akizuk irabazi zuen eta abenduaren 3an jokatutakoa, Gemma Urteagak.
Finala, ostegunean
Ereintza Kultur Elkarteak eta Errenteriako Bertso Eskolak antolatzen duen XXIII. Xenpelar Sariketaren finala ostegunean jokatuko da, 17:00etan hasita, Errenteriako Niessen kulturgunean.