Beasainen 'Amestetik sinestera'
Gure Esku Dagok argazki jendetsua atera du Beasaingo plazan.
Gaur, 13:00etan, argazki jendetsua atera du Gure Esku Dagok Beasaingo plazako eskaileretan, Amestetik sinestera leloa aldarrikatuz.«Argi dugu erabakitzeko eskubidea gizartearen bazter guztietara ari dela iristen. Horregatik diogu amestetik sinesterako pausoa eman behar dugula. Duela gutxira arte ametsa zen hori laster errealitate bihurtuko baitugu. Herritarrok, gure ametsak egi bihurtuko ditugula sinesteko ordua da», dio Gure Esku Dagok. Ekainaren 5ean goierritarrek egin zuten bezala, datorren urtean 111 herritan herri galdeketak egingo dituzte erabakitzeko eskubidearen alde.













