Haurrak oporretan daude eta Goierriko hainbat herritan haur parkeak ireki dituzte. Lazkaon aurten ere izotz pista ireki dute, eta etzira arte zabalik egongo da zabalik

Haurren Gabonetako oporraldia da eta Goierriko zenbait udalek urtero bezala oraingoan haur parkeak ireki dituzte. Lazkaon, aurten ere, izotz pista jarri dute iaz Zumarragan jarri zuten, eta bestelakoan, puzgarriek eta jolasek pilotaleku zein kiroldegi bat baino gehiagoren itxura aldatu dute egunotan.

Herri bakoitzaren ezaugarrien arabera, egun bakarreko haur parkea edo aste osokoak jarri dituzte martxan. Ormaiztegin atzoko egunez ireki zuten Zubipe kiroldegian. Urretxun eta Zumarragan herenegundik bihar arte Ederrena pilotalekuan dago, goiz eta arratsaldez, 2 eta 10 urte arteko haurrentzat. Sarrera, saio bakoitzeko 2,5 eurokoa da. Beasainen Antzizar kiroldegian ipini dute eta atzotik etzira zabalik dago arratsaldez. Legazpin eta Ordizian datorren astean irekiko dituzte haur parkeak, urtarrilaren 2tik 4ra, Bi herriotan pilotalekuak izango dira topalekuak, eta goiz eta arratsalde egongo dira zabalik.
Lazkaoko izotz pista plazako pilotalekuan egokitu dute, eta etzira arte egongo da zabalik (11:00-13:30 eta 16:30-20:30). Atzo guraso asko elkartu zen izotz pista ingurura seme-alabek nola patinatzen zuten ikustera.