Korrika apirilaren 8an iritsiko da Goierrira, goizaldean
Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik, eta 2.535 kilometroko ibilbidea eginda, Iruñean bukatuko da, apirilaren 9an. Goierritik pasako da aurten ere euskararen aldeko ekimen ibiltaria. Apirilaren 8an izango da, goizaldean. Aurten 20. urtea du AEK-k antolatzen duen Korrikak, eta BatZuk lemapean egingo dute.
Bergaratik iritsiko da Korrika, Deskargatik barrena, Goierri garaira. Urretxura 01:51ean sartuko da, eta Zumarragan, 02:09an. Handik Ezkio, Itsaso eta Ormaiztegi pasata Beasainera (02:58) jaitsiko dira eta gero Ordiziara (03:55). Itsasondo eta Legorreta atzean utzita, Ikaztegieta, Alegia eta Amezketa pasako dituzte, eta Larraiztik barrena iritsiko dira Zaldibiara (06:44). Handik, berriz ere Ordizia (07:09), Lazkao eta Olaberria pasata, Idiazabal (08:23), Segura (09:01), Mutiloa eta Zerain (09:33) eta Aztiriatik pasata Legazpira (10:38) iritsiko da, Udanatik Oñati aldera abiatu aurretik.
KORRIKA: IBILBIDE OSOA: