Euripean jokatu dute gaur Ampo Ordiziak eta Senor Independientek Espainiako Kopako final laurdenetako kanporaketa. Arg./ I. Gurrutxaga
Ampo Ordiziak 20 eta 6 hartu du mendean gaur Santanderreko Senor Independiente taldea, eta horrenbestez, Espainiako Kopako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du. Kanporaketa partida bakarrera zen. Sailkatutako beste hiru taldeak El Salvador, Alcobendas eta Santboiana dira. Zozketa bidez jakingo du Goierriko taldeak zein talderen aurka neurtu beharko dituen indarrak. Finalerdietako partida otsailaren 5ean jokatuko da.
Euria erruz ari zuela jokatu da gaurko partida Altamiran. Ampo Ordiziak partida serioa egin du, eta defentsan ondo aritu da –bi zigor kolperen puntuak soilik pilatu du Senor Independientek–. 13-3 aurretik joan dira atsedenaldira, eta partidaren hondarrean lortu dute goierritarrek lasaitasuna eman dien bigarren entsegua.