Pasa den ostiralean Imaz hotelean jokatu zen mus txapelketan 47 bikotek hartu zuten parte. Finala, Zegamako bi bikoteren artean jokatu zen: Aitor Arakama eta Mikel Goiburu, eta Migel Azkona eta Igor Ormazabal. Azkenean, Arakama eta Goiburu izan ziren garaile.