Lazkaon, Iturgaitzaga eremuko garapen urbanistikoan, gaur botako dute aurreikusita zegoen azkeneko etxea: Zapatari. Hiribarren kaleko 10. zenbakian, gaur goizean hasi dira langileak eraisketarako prestatzen. Etxea aurreko astean hustu zuten. Lazkaoko Beasain aldeko sarreran, errepidera irtenen zegoen eraikina zen Zapatari. Egunean zehar suntsituko dute.

Zapatari etxea, Lazkaoko Hiribarren 10ean, gaur goizean, eraisketa hasi aurretik./Aimar Maiz
Iturgaitzaga eremuko plangintzan, 2012ean hasi ziren eraispenak. Lehenengoa, hain zuzen, Iturgaitzaga edo Iturritza etxea izan zen. Harrezkero, denera 12 etxe (batzuk eraikin berean) bota dituzte. Azkena, gaur.