Ordiziako Mondragon Unibertsitatearen Goierri Campusak 15 urte bete ditu
Mondragon Unibertsitateko Goierri Campusa 15. urteurrena ari da ospatzen. Urte hauetan guztietan, 900 ikasletik gora igaro dira Ordizian kokatuta dagoen campusetik. Jose Ignacio Vicentek, campuseko koordinatzaileak esandakoaren arabera «15 urte hauetan, teknologiak, produktuak diseinatzeko beste modu bat ahalbidetu du eta gure lana etorkizuneko fabriketan ondo moldatuko diren ingeniariak formatzea denez, ahalik eta teknika berritzaileenekin lan egiten saiatzen gara». Fabrikazio aurreratuan giltzarri den fabrikazio aditiboari loturiko teknologiaren integrazioan murgilduta dago une honetan, MUren Goierri Campusa.
Lanbidek egindako azken inkestaren arabera, Mondragon Unibertsitateko ingeniari mekanikoen arteko langabezia tasa %6,4koa da. Azken bi urteotan Goierri Campusean gradua bukatu duten 50 ikasletatik bakarrak jarraitzen du lan bila. Emaitza horien arraizoietako bat «inguruko enpresekin mantentzen den elkarlanean» dagoela nabarmendu dute Goierri Campusetik.
Horretaz gain, «formakuntzatik, ikerkuntzara jauzi egiteak izan duen garrantzia» aipatu dute. Ikerkuntzarekin batera, ikasleak erakartzen dituen beste arrazoietako bat, «internalizazioara bideratzen diren ahaleginak eta baliabideak dira».
2011tik, MUk Goierri Campusean ikerketa proiektuak garatzen ditu Ampo, Irizar Forge, Indar edo GH enpresentzat, besteak beste.
Ate irekien eguna
Urtarrilaren 19an, ostegunean 17:30ean, ate irekiak egingo dira MUko Goierri Campusean, Ordizian, ingeniaritza ikasketak gin nahi dituztenei zuzenduta.