IX. Euskal Herriko txapelketaren barruan, gaur eta bihar kanporaketak jokatuko dira Goierriko hainbat herritan, bikoteko 20 euro ordainduta.Gaur, 21:30ean, Mutiloan, Txerri Gorri elkartean izango da lehenengoa. 8 erregetara jokatuko dute. Lehenengo bik...
IX. Euskal Herriko txapelketaren barruan, gaur eta bihar kanporaketak jokatuko dira Goierriko hainbat herritan, bikoteko 20 euro ordainduta.
Gaur, 21:30ean, Mutiloan, Txerri Gorri elkartean izango da lehenengoa. 8 erregetara jokatuko dute. Lehenengo bikoteak arkume bat eta ondutako bi ardo botila (Mutiloako Udalak eskainiak) jasoko ditu; bigarrenak, berriz, Mutiloako ostatuan bi pertsonentzako eguneko bazkaria. Parte hartzaile bakoitzak oroigarri bana jasoko du.
Bihar, berriz, 16:00etan, bi saio izango dira. Batetik, Beasaingo Arrano tabernan. Lau erregetara jokatuko da eta bikote irabazleak Arranon afaria jasoko du saritzat; bigarren bikoteak, berriz, bi Albarino botila (magnum) jasoko ditu.
Bestetik, Idiazabalen, Xume tabernan jokatuko da. Afariak izango dituzte saritzat lehenengo bi bikoteek: irabazleak Ormaiztegiko Kuko jatetxean eta bigarrenak Xume tabernan bertan. Partaide guztiek ardo botila bana jasoko dute.
Otsailaren 25ean Ibarran egingo den Gipuzkoako kanporaketarako sailkatuko dira bikote irabazleak. Finala, berriz, martxoaren 25ean jokatuko da Anoetan.