CCOOk mobilizazioak deitu ditu Guria lantegian, sindikatuko hautagai bat kaleratu eta gero
CCOO sindikatuak salatu duenez, Guria Atenciones Metalúrgicas enpresak langile bat kaleratu du, hauteskunde sindikaletan CCOOren ordezkari moduan aurkeztu eta gero. Hori dela eta, manifestazioa deitu dute bihar eguerdirako. Irizar lantegiaren paretik abiatuko dira, 12:00etan, eta Beasaingo eta Idiazabalgo lantegietatik pasako dira.
Guria enpresako zuzendaritzak “produkzio falta” argudiatu badu ere, CCOOk dio kaleratzea hauteskunde sindikaletarako hautagaitza sinatu orduko gertatu zela. “Horren ondotik, beste bi kaleratze egon dira, arrazoi berdinarengatik, baina enpresak langileei larunbatetan lan egiteko eta ordu extrak sartzeko eskatzen die, askotan lan jardunaldia 12 ordutik gora luzatuz”. Gainera, ordu extrak egitearen aurka azaldu diren langileei “beldurra” sartzen saiatu direla salatu dute.