Bareak elkartearen stock eta beherapen azokan 32 dendak hartuko dute parte
Ostiralean eta larunbatean izango da. Loinazko San Martin plazaren azpian 12 dendek jarriko dituzte postuak eta beste hogeik denda aurrean. Pintxoentzat txartelak banatuko dituzte
Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak VII. Stock eta Beherapen azoka egingo du ostiralean eta larunbatean. Elkarteko 32 dendak aterako dituzte maukak kalera.
Bi gune izango ditu azokak: batetik, Loinazko San Martin plaza azpia (12 postu) eta, bestetik, kalea, 20 denden aurrealdea. Bareak elkarteko Elene Berreteagak zehaztu duenez, «produktuak kanpora ateratzeko zailtasunak dituzten dendek plazaren behealdera aterako dituzte, besteek berriz, euren eskaintza denda kanpoaldean erakutsiko dute».
Egun osoko azoka izango da: ostiralean 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da azoka irekita; larunbatean, berriz, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Pintxoak eta zozketa
Kontsumitzaileak erakartzeko eta saritzeko txartelak banatuko dituzte, ostiralean eta larunba-tean, Bareak elkarteko Basakana, Batzoki, Bideluze, Bodega Riojana, Kuluxka, Tti-tta, Plazape eta Xerbera tabernetan pintxoa dohainik eskuratu ahal izateko.
Bi egunetan plazan musika egongo da girotzeko. Bestetik, erosketak egiten dituzten bezeroen artean HITZA eta GoiBerri-rako bi harpidetza zozkatuko dituzte.
32 postu
· Plaza azpian. Andreak Jantziak, Ipotx, Trigune, Argi Optika, Kux-Kux, Truk, Arteka, Pergola, Xalo, Eki, Phuket eta Xuxurro. · Kalean, denden aurrean. Alzuaran, Arnedoko txokoa, Itoiz, Migdala, Udaberri, Alzuri, Boca Boca, J. M. Imaz, Mujika Txirrinduak, Vicuña Sport, Amets, Cortes, Jauregi Optika, Orki, Yañez, Aranburu Oinetakoak, Hazia, Mirari Mertzeria, Oskarbi Oinetakoak eta Zuna.













