Legazpiko igerilariak
Goizeko 10:30ean hasi da Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan Gipuzkoako Neguko VIII. Sariko lehen proba. Gipuzkoa osotik iritsitako igerilariak dira sariketa honetan parte hartzeko, 80 bat, eta tartean dira Ordizia Igeriketa Elkartekoak, Beasaingo Igartza elkartekoak eta Legazpiko Igeriketa elkartekoak. Partehartzaileak 2002tik atzera jaiotako mutilak eta 2003tik atzera jaiotako neskak dira, adinean arabera bi taldetan banatuta. Probak goizean eta arratsaldean egingo dira: luzera desberdinetan libre, tximeleta, bular, bizkar, estiloak, eta erreleboak.
Goierriko igerilari batzuk, bestalde, Azpeitian gaur bertan jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute.