Goierri garaiak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostian
Goierri garaiak bere turismo eskaintza aurkeztu zuen atzo Donostiako Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, aldundiaren Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan. Ekitaldian Denis Itxaso diputatuak, Cristina Iturriagagoitia
Goierri garaiak bere turismo eskaintza aurkeztu zuen atzo Donostiako Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, aldundiaren Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan. Ekitaldian Denis Itxaso diputatuak, Cristina Iturriagagoitia bulegoko zuzendariak, Edurne Etxeberria Goierri garaiko turismo arduradunak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Koldobike Olabide Legazpiko alkateak parte hartu zuten.
Ekimen honen bidez Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukeren berri eman nahi zaie gipuzkoarrei eta lurraldea bisitatzen duten turistei. Gaurtik aurrera, Goierri garaiak presentzia izango du aipatutako bulegoan.
Aurkezpenean Goierri garaia Hegoaldeko hiriburu guztietatik gertu dagoela eta toki interesgarriak dituela azpimarratu zuten: Inaziotar bidea, Igartubeiti museoa, Aikur erle museoa, Artzantzaren Ekomuseoa, Ogiaren Txokoa… Gainera, taldeei zuzendutako bos plan antolatu dituzte bertako museo eta jatetxeekin batera.