Inauteriak Legazpin
Eskolen desfileek mozorroz bete dituzte kaleak, asteburua inauteri ekintzaz lepo dator
Hasi dira inauteriak Legazpin. Ostegunean Doinuako musikariek egin zuten desfilea eta atzo Haztegik eta Domingo Agirre eskolek lekukoa hartu, eta mozorroz bete zituzten Legazpiko kaleak. Lintx ere etorri zen inauteriei hasiera ofiziala emateko. Ospakizunak igandera bitartean luzatuko dira.
- Legazpiko Gazteak antolatuta, Zapatuko Inauteria. Gaia: Musika. 17:30ean elkartuko dira Laubiden eta kalejira egingo dute karrozarekin. Gaztetxean afalduko dute 22:00etan eta 00:00etan mozorro lehiaketa eta karaokea izango dira Gaztetxean.
- Sustraiak dantza taldearen Gipuzkoako Inauteria konpartsa abiatuko da Laubidetik 12:00etan eta Euskal Herria plazara doan ibilbidea egingo du. Konpartsakideen bazkaria izango da gero eta 17:30ean arratsaldeko kalejirari ekingo diote plazaraino.
- 19:00etan Lintxi agur esango diote Euskal Herria plazan.













