Legorretako Ugaro ikastetxeko haurrek saio koloretsua eta bizia egin dute. Eskolatik abiatuta, herriko plazaraino joan dira umeak. Frontoira iritsitakoan, mailaz maila, kantu eta dantza saioak egin dituzte. Ondoren, merienda eta txokolate janarekin bukatu dute festa.