Inkesta eskura egongo da udalaren webgunean, baita paperean ere, martxoaren 5era arte
Irekita dago Mugikortasun Plana berritzeko Legazpiko Udalak osatu duen inkesta betetzeko epea. Martxoaren 5era bitartean
Legazpiko Udalaren webgunean bete ahalko da. Gaur, Fernando Agirre udaltzainburuak inkesta otsailaren 16an abiatu zutenetik
127 legazpiarrek erantzun dutela jakinarazi du. Bultzada eman nahi izan dio inkestari gaurko agerraldian, izan ere, 365 erantzun beharko lituzkete lagina adierazgarria izan dadin. Momentuz, emakumezkoei, gazteei eta adinekoei egin die deialdi berezia, baita Hegialdeko bizilagunei ere. Izan ere, multzo horietan topatu dituzte erantzun handienak erantzunei dagokienez.