Otsaurten urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean bakarrik eskalatu ahal izango da
Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak Otsaurteko eskalada gunea, Garagartza, erregulatu dute, eskalada jasangarria bultzatzeko eta espezie mehatxatuak babesteko. Otsaurtekoa gune hori izendatu dute: urteko sasoi batean bakarrik eskalatu ahal izango da bertan. Urriaren 1etik abenduaren 31ra, hain zuzen ere. Gainontzeko hilabeteetan ezingo da bertan eskalatu. Erregulazio honek oinarri zientifikoa duenez, eskalatzaileei erabakia errespetatzeko eskatu diete.