Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatu du. Martxoaren 10era arte ikus daiteke kultur etxean.
Jokin Mujika, Jose Mari Iurrebaso, Karmelo Maiztegi, Aitor Osa, Julian Gorospe, Abraham Olano, Txomin Perurena, Miel Mari Lasa, Jose Ramon Izagirre eta Fran Gutierrez txirrindulari ohiek ireki dute Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatutako
Txirrindularitza Legazpin argazki erakusketa. Guztiak ere, argazkietan ateratzen diren protagonistak dira.
Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko eta egindako lana gogoratzeko 250 argazki baino bildu dituzte erakusketan: “Azken 40 urteetan Elkarteak herrian egin dituen lasterketa eta gertakari nagusiak biltzen ditu”.
Kultur etxean dago ikusgai martxoaren 10era bitartean, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era bitartean.