Fundacion Euskadiko Mikel Alonsok irabazi du Goierriko Itzulia
Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Fundacion Euskadiko Mikel Alonso izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena. Eduardo
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Fundacion Euskadiko Mikel Alonso izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena. Eduardo Lecler (Albro) eta Ibai Azurmendik (Fundacion Euskadi) jarraituta. Taldeen artean Fundacion Euskadirentzat izan da lehen saria, Lizarterentzat bigarrena eta Polartec Fundacion Contadorrentzat hirugarrena.
23 urtez azpiko elite eta afizionatuen mailako txirrindulariek hartu dute parte. Guztira 14 talde ezberdinetako ehundik gora txirrindulari atera dira lasterketan. Horietatik 101ek amaitu dute proba, Javier Garcia de Andoin Goierriko kideak argitu duenez. 113 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek. Atagoitiko gaina bi aldiz igaro behar izan dute, hori izan delarik ibilbideko zailtasunik aipagarriena.
Lasterketa giro onean joan da antolatzaileek esan dutenez, baina bi eroriko izan dira bigarren itzulian, Santa Lutzin. Lehenengo erorikoan lau txirrindulari jausi dira eta bigarrenean hiru. Ospitalera eraman dituzte, baina azkenean ez da ezer larririk izan. Antolatzaileak gustura agertu dira, batez ere, eguraldia lagun parte hartzaile gehienek lasterketa amaitu dutelako. Balorazio guztiz positiboa egin dute.