Goierri garaiko emakumeen bazkaria egiten ari dira Urretxun
Emakume langilearen nazioarteko egunaren inguruko ospakizunak asteburura luzatu dira Goierrin. Gaur, esaterako, Urretxun emakumeen bazkaria egiten ari dira udaletxe azpiko portaloian, Goierri garaiko Berdintasun arloak antolatuta. Hasiera batean Hokaba tabernan
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>Emakume langilearen nazioarteko egunaren inguruko ospakizunak asteburura luzatu dira Goierrin. Gaur, esaterako, Urretxun emakumeen bazkaria egiten ari dira udaletxe azpiko portaloian, Goierri garaiko Berdintasun arloak antolatuta. Hasiera batean Hokaba tabernan egitekoa zen bazkaria, baina izen-ematean izandako arrakasta tarteko, lekuz aldatzera behartuta izan dira antolatzaileak. Goierri garaiko 70 bat emakume elkartu dira bazkarira, adin tarte eta jatorri ezberdinetakoak. Hain zuzen, hori da urtero egiten duten bazkariaren helburuetako bat, eskualdeko emakumeen topagune izatea.