Panda Raideko gidariak iritsi dira Marrakechera
Iritsi dira helmugara. Sei egun eta mila kilometrotik gorako bidearen ondoren, Marrakechen dira jada Panda Raid lasterketako gidariak. Tansikht-eko kanpamenduan gaua pasa ondoren, gidariek lasai ekin zioten atzo Panda Raid lasterketako seigarren eta azken etapari. Bidean zehar, Tichka-ko gaina (2.260 metrokoa) pasa behar izan dute, bere bihurgune guztiekin. Handik aurrera bidea lasaiagoa izan da, nahiz eta beroaren eta nekearen eragina nabaritu duten. Goierriko gidariek “izugarrizko esperientzia” bizi izan dutela azaldu dute, baina orain, gogorrena falta zaiela, itzulerako bidea.